Azken urteotan egin bezala, dantza oinarri duen Maiatza Dantzan ekimena egingo dute Zumaian, justu, maiatzean. Horren barruan, saio bere berezia antolatzen du Astindu dantza taldeak, eta aurtengorako konpartsa osatzeko asmoa azaldu du.
Maiatzaren 23an aterako litzateke taldea kalera, Karibeko musikak eta dantzen bueltan. Astinduko kideek azaldu dutenez, deialdi irekia da eta 14 urtetik gorako edonork hartu ahal izango du parte. Horretarako, aurrez izena eman bahrko da 623 22 86 85 telefono zenbakira deituta edo astindu.zde@gmail.com helbidera idatzita.
Maiatzeko saioa antolatzeko entseguak ere antolatu dituzte. Saio horiek ostiraletan egingo dira, 18:00etatik 20:00etara bitartean, otsailaren 27tik aurrera. Koreografiak Yoana Merinok prestatuko ditu.