Bihar zabalduko dute Beheko Plazak Logroñora egingo duen txangorako izen ematea

Juan Luis Romatet 2026ko otsailaren 22a

Logroño. (La Rioja turismo)

Martxoaren 28an joango dira Beheko Plaza elkarteko bazkideak Errioxako hiriburura. Han, bazkaria eta dantza saioa izango dute, besteak beste. 

Beheko Plaza pentsiodunen eta jubilatuen elkarteak beste txango bat prestatu du bere bazkideentzako. Martxoaren 28an egingo dute, eta Logroñora joango dira. 

Errioxako hiriburura heldu aurretik geldialdi bat egingo dute Antaño txerriki fabrikan. Han, produktuak nola egiten dituzten ikusiko dute, baita haiek dastatzeko ere. Behin Logroñon, denbora librea izango dute hiria ezagutzeko, bazkaltzera joan aurretik. Jatordua Restaurante Asador La Bellota jatetxean egingo dute, eta behin amaituta dantza saioa ere izango dute. 

Txangorako izen ematea bihar zabalduko dute, astelehenean. Horretarako, elkarteak Hogarrean duen bulegotik pasa beharko dute, 11:00etatik 12:00etara bitartean. Prezioa 50 euro izango da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide