Salgai daude 'Nor naizen baneki' antzezlanerako sarrerak

Juan Luis Romatet

'Non naizen baneki' antzezlaneko une bat.

Artedrama eta Axut! antzerki konpainien antzezlana otsailaren 27an izango da Zumaian ikusgai, eta sarrerak aurrez eros daitezke sarrerakzumaia.eus webgunean.

Otsailaren 27an aurkeztuko dute Zumaian Non naizen baneki antzezlana, 20:00etan, Aita Mari aretoan. Artedrama eta Axut! konpainiek ondutako lanak Ramon Agirre eta Garoa Bugallo ditu, besteak beste, aktore lanetan. Harkaitz Cano eta Ximun Fuchs-ek nortasunaren bilaketari buruz idatzitako antzezlana da hilaren 27an Zumaian ikusi ahal izango dena. 

Emanaldirako sarrerak dagoeneko salgai daude, Internet bidez, sarrerakzumaia.eus webgunean. 8,50 euro izango da sarreren prezioa, 6 euro gazte txartela izanda. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide