Garaipena erdietsi du Imanol Lopezek Biscayne Cup txapelketan jokatutako lehen partidan

Juan Luis Romatet

Lopez eta Erkiaga, atzo jokatutako norgehiagokan. (Eraman)

Amerikako Estatu Batuetako Florida estatuan ari dira jokatzen Biscayne Cup zesta punta txapelketa, eta jokatu duen lehen partidan garaipena lortu du atzelari zumaiarrak.

Kirolari profesional bezala erretiroa hartu aurretik, azken txapelketa jokatzen dabil Imanol Lopez zumaiarra. Hala, egunotan Floridako (AEB) Dania hirian da Lopez, bertan jokatzen ari diren Biscayne Cup txapelketa lehiatzen. Aritz Erkiaga Ispasterreko aurrelariarekin osatu du bikotea txapelketa horretarako. 

Atzo jokatu zuten Erkiagak eta Lopez txapelketako lehen partida, eta aurkari Goitia eta Lekerika izan zituzten. Bi jokotan irabazi zuten partida Erkiagak eta Lopezek, 15 eta 13, eta 15 eta 11 emaitzarekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide