Asteburu honetan amaituko da Darahli elkarteak abiatutako Lankidetza astearen bueltan antolatutako ekintza sorta. Hala, igande iluntzera arte bisitatu ahal izango da Alondegiko Oxford aretoan muntatutako erakusketa. Saharar herriak erabiltzen duten tresneria erakutsi dute egunotan aipatu aretoan, eta elkarteak urte hauetan zehar egin dituen kanpainen inguruko txokoak ere tartea izango dute. Erakusketa egunero izango da zabalik, arratsaldez, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Bihar eta etzi eguerditan ere zabalduko ditu ateak, 12:00etatik 20:00etara bitartean.
Aurretik, gaur eta bihar, hitzaldi eta tailer bana izango dira Oxford aretoan. Gaur, 18:30ean hasita, Mujtar Leboihiren hitzaldia izango da. Leboihi Fronte Polisarioak Euskadin duen ordezkari berria da. Bihar, berriz, 12:00etan hasita, umeentzako tailerrak eta jolasak izango dira. Eskulanak, gatz koloretuak, karetak edo pultserak egiteko aukera izango dute etxeko txikienek.