Neguko arropak banatuko dituzte gaur Etxape zentro sozialistan

Juan Luis Romatet

Neguko kanpainan jasotako materiala. (Etxape zentro sozialista)

Gaur arratsaldean eta bihar goizean egingo dute arropen eta manten banaketa Aita Mari auzuneko lokalean.

Neguko arropen eta manten bilketa egin eta gero, jasotako materialaren banaketa egingo dute Urola Kostako Kontseilu Sozialistako eta Etxebizitza Sindikatuko kideek egunotan. Gaur eta bihar egingo dute banaketa Aita Mari auzunean dagoen Etxape zentro sozialistan. Gaur 18:00etatik 20:00etara egingo dute banaketa, eta bihar 10:00etatik 12:00etara.

Banatuko duten materiala honakoa izango da: mantak, lo zakuak, esterilak, eskularruak, bufandak, neguko oinetakoak, pixoihalak (0-1, 1 eta 3 neurritakoak), eta konpresak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide