Finalerdietara sailkatu dira Erkiaga eta Lopez, Danian

Juan Luis Romatet 2026ko otsailaren 20a

Imanol Lopez, atzoko partidan. (Eraman)

Aritz Erkiagak eta Imanol Lopezek bigarren garaipena erdietsi zuten atzo jokatutako Biscayne Cup zesta punta txapelketako jardunaldian. 

Dania hiriko (Florida, AEB) frontoian jokatzen ari diren Biscayne Cup txapelketako beste jardunaldi bat izan zuten atzo jokoan. Bezperan jokatutako partidatik ia atsedenik hartu gabe, Aritz Erkiaga Ispastergoa eta Imanol Lopez zumaiarra berriro kantxaratu ziren. Oraingoan Zulaika eta Ubilla izan ziren aurkari. 

Aurreko partida baino gogorragoa izan zen atzokoa, berdinketa hausteko joko laburrera heldu ziren eta. Lehen jokoa 15 eta 6 emaitzarekin irabazi zuten Erkiagak eta Lopezek. Bigarrena 14 eta 15 emaitzarekin erori zen Zulaika eta Ubillaren alde. Berdinketa hausteko joko laburra 5 eta 4 emaitzarekin irabazi zuten bizkaitarrak eta gipuzkoarrak, eta, ondorioz, bigarren garaipena jarraian poltsikoratu zuten.

Bi partidak irabazita, txapelketako finalerdietara sailkatu da bikotea. Urreisti eta Ibarluzea izango dituzte aurkari Biscayne Cup txapelketako finalerdian.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide