Ehun euroko bost erosketa bono zozkatu ditu Gertuk

Maddi Txintxurreta

Gertuk Neguko Azokan egin zuen zozketaren irabazleak. (Gertu)

Gertu merkatarien eta ostalarien elkarteak Neguko Azokan egin zuen zozketaren bost irabazleek saria jaso dute: 100 euroko erosketa txartel bana. 

Gertu elkarteak antolatzen duen Neguko Azokan egindako erosketengatik zozketan parte hartzeko aukera izan zuten herritarrek. Parte hartu zuten guztien artean ehun euroko bost erosketa txartel zozkatu ditu Zumaiako merkatarien eta ostalarien elkarteak. Bonu horiek elkarteko saltokietan erosketak egiteko erabili ahal izango dira. 

Saridunak hauek izan dira:

  • Olatz Etxabe.
  • Touria.
  • Hodei Enzo.
  • Marikarmen.
  • Maitane Urbieta.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide