Darahlik antolatutako tailerrekin gozatu dute hainbat umek

Maddi Txintxurreta 2026ko otsailaren 21a

Hennazko tatuajeak erakutsiz, hainbat eskulanekin gozatzen aritu dira hainbat haur gaur eguerdian Oxford aretoan. Darahli elkarteak antolatu ditu umeentzako tailerrak.

Darahli elkartea Lankidetza astea ospatzen ari da egunotan, eta antolatu dituen ekintzetan azkena egin dute gaur: umeei zuzendutako tailerrak. Hala, herriko hainbat umek eskulanekin, gatz koloretuekin, karetak edo pultserak eginez nahiz hennazko tatuajeak erakutsiz gozatu dute Oxford aretoan, 12:00etatik aurrera. 

Bestalde, bihar iluntzera arte bisitatu ahal izango da Alondegiko Oxford aretoan Sahararekin elkartasuna josteaz arduratzen den elkarteak muntatutako erakusketa. Saharar herriak erabiltzen duten tresneria erakutsi dute egunotan aipatu aretoan, eta elkarteak urte hauetan zehar egin dituen kanpainen inguruko txokoa ere jarri dute. Gaur eta bihar 12:00etatik 20:00etara bitartean izango da erakusketa ikusteko aukera.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide