Sarrigurengo hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea deitu du biharko Mugimendu Feministak

Julene Frantzesena 2026ko otsailaren 22a

Hilketa matxistak salatzeko egindako elkarretaratzen baten artxiboko irudia. (Maria Maya Manterola)

Gizon batek 28 urteko emakumea hil zuen atzo Nafarroako Sarriguren herrian, eta gainera, larri zauritu zuen hildako emakumearen ama. Bihar, astelehena, 18:30ean izango da Zumaiako Mugimendu Feministak deitutako kontzentrazioa, Saregile plazan.

Sarrigurengo (Nafarroa) hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea deitu du biharko, astelehena, Zumaiako Mugimendu Feministak. 18:30erako jarri dute hitzordua, Saregile plazan.

Gizon batek 28 urteko emakume bat hil zuen ostiral iluntzean Sarrigurenean. Gizonak labanaz erasotu zuen bikotea, eta larrialdi zerbitzuak erasoa gertatu zen etxebizitzara joan baziren ere, ezin izan zuten emakumea suspertu. Gainera, gizonak larri zauritu zuen hildako emakumaren ama.

Aurten Euskal Herrian erregistratu den lehenengo hilketa matxista da Sarrigurengoa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide