Sailkapenen erdiko postuei eustea lortu dute Zumaiako batelek nahiz traineruek

Maddi Txintxurreta 2026ko otsailaren 22a

Orio B eta Zumaiako beteranoak lehian, Hondarribiko traineruen jaitsieran. (OAE).

Donibane Lohizunen jokatu zuten atzo goizean Gipuzkoako batel ligako zazpigarren jardunaldia, eta Hondarribian, berriz, traineru jaitsiera. Sailkapenen erdiko tarteari eustea lortu zuten Zumaiako ontzi gehienek.

Donibane Lohizunen (Lapurdi) jokatu zuten atzo Gipuzkoako batel ligako zazpigarren jardunaldia. 15:30etik aurrera aritu ziren ontziak lehian, eta Zumaiako taldeek lan ona egin zuten oro har, bereziki promesa mailako talde mistoak: hirugarren egin zuten, Orio A eta San Juan taldeen atzetik.

Infantil neskatan, berriz, zazpigarren egin zuten zumaiarrek. Promesa mailako nesken A taldea laugarren sailkatu zen, eta B taldea, aldiz, hamaseigarren. Jubenilen mutilen batela sailkapenaren erdialdean geratu zen, laugarren.

Traineruetan, erdizka

Zumaiako beteranoek, emakumeek eta gizonezkoek Hondarribian (Gipuzkoa) izan dute asteburu honetako hitzordua: Hondarribiako XXVI. Traineru Jaitsiera. Beteranoetan, Zumaiako taldeak helmuga laugarren postuan zeharkatzea lortu zuen. Gizonen taldeak, aldiz, bederatzigarren egin zuen hamasei taldek osatu zuten sailkapenean, eta helmugaratzen azkena izan zen emakumezkoen trainerua.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide