Udaletxearen ondoko oinezkoen bidea egokitzeko lanak hasi dituzte

Maddi Txintxurreta 2026ko otsailaren 23a

Langileak udaletxe ondoko bidean, zoladura altxatzen. (Juan Luis Romatet)

Udaletxe ondoko oinezkoen bideko zoladura aldatzen hasi dira gaur, astelehena. Udalak jakinarazi duenez, "bizpahiru aste" iraungo dute lanek.

Gaur, astelehena, hasi dituzte udaletxe ondoko oinezkoen bidea egokitzeko lanak, eta "bizpahiru astetan" amaituko dituztela aurreikusten du Zumaiako Udalak. Erakunde horrek jakinarazi duenez, zoladura aldatuko dute bide horretan, ez dadin irristakorra izan.

Lanek iraun bitartean, Ardantzabideko igogailuaren erabiltzaileek ez dute aukerarik izango kale horretatik Foru Plazara joateko, eta berdina gertatuko zaie kontrako norabidean doazenei: Foruen Plazatik ezingo dira zuzenean Ardantzabideko igogailura joan. Bestalde, hormigoitzeko lanak egin bitartean, bizpahiru egunez, itxita egongo da Ardantzabideko igogailua. Hortaz, Alondegiko ibilgailua erabili beharko dute herritarrek alde zaharrera era irisgarrian ailegatzeko. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide