Txapela janztetik gertu egon dira Erkiaga eta Lopez Floridan

Juan Luis Romatet

Imanol Lopez, finaleko une batean. (Utzitakoa)

Johan eta Gorka Sorozabal anaien aurka jokatu zuten atzo Biscayne Cup txapelketako finala Erkiagak eta Lopezek. Zumaiarrak saskia hautsi zuen bigarren jokoan, eta horrek baldintzatu zuen finala. 

Zortea ez zuen atzo aldeko izan Imanol Lopez puntista zumaiarrak, Biscayne Cup zesta punta txapelketako finalean. Erkiagaren bikotea osatuta, Daniako (Florida, AEB) pilotalekuan jokatutako finala jokatu zuen zumaiarrak. Aurkariak Johan eta Gorka Sorozabal anai lapurtarrak izan zituzten. 

Lehen joko apartaren ondoren –15 eta 6 irabazi zuten Ispastergoak eta zumaiarrak–, bigarrengoaren ia hasieran saskia hautzi zuen Lopezek. Geldialdiaren ondoren, saski berri batekin itzuli zen, baina erreminta berrira ez zen ondo moldatu, eta 8 eta 15 emaitzarekin irabazi zuten jokoa Sorozabal anaiek. Berdinketa hausteko joko laburrean ere hobeto aritu ziren lapurtarrak, eta 3 eta 5 emaitzarekin nagusitu ziren lapurtarrak, modu horretan Floridako txapelketa irabaziz.

Jokatu berri duten txapelketa izan da Lopezek Ameriketako Estatu Batuetan jokatuko duen azkena, erretiroa hartu aurretik. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide