Hirugarren egin du Alex Urangak Kanariar Uharteetan jokatutako Quemao Class txapelketan

Juan Luis Romatet 2026ko otsailaren 23a

Alex Uranga, txapelketa hasi aurretik egindako omenaldi ekitaldi batean. (quemaoclass.com)

Gaur arratsaldean jokatu dute bodyboardeko finala, eta puntu kopuru polita lortu badu ere, ez da nahikoa izan da garaipena lortzeko. 

Quemao Class surf eta bodyboard txapelketa ari dira jokatzen Lanzaroteko Tinajon (Kanariar Uharteak, Espainia). 64 lagun gonbidatu ditu antolakuntzak bertan parte hartzera, 32 rider surfean eta beste 32 bodyboardean. Azken horien artean da Alex Uranga zumaiarra.

Lehen txandan bigarren egin du Urangak, baina bai final laurdenetan zein finalerdietan lehena izan da, finalerako txartela lortuz. Bodyboard modalitateko finala gaur arratsaldean jokatu dute, eta zumaiarrak ezin izan du aurreko txanderako emaitza errepikatu, 12 punturekin egin du eta. David Perezek irabazi du txapelketa, 15,17 punturekin.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide