Beste txapel baten borrokan dira Cosme Agirre eta Unai Uranga. Iaz Gipuzkoako Herriarteko txapelketa irabazi zuen bikoteak ohorezko mailako Euskadiko txapelketako finalerdia jokatuko du datorren larunbatean, hilaren 25ean. Etxean jokatuko dute partida, eguerdiko 12:00etatik aurrera, eta Noain elkarte nafarreko bikotea izango dute aurkari.
Jubeniletan ere finalaurrekoa jokatuko du Zumaiak, zesta puntan baita ere. Marlon Watkins eta Mikel Silveti Berriatuaren aurka arituko dira Bizkaiko herrian. Garaipena lortzen badute, txapelketako finalean izango dira.
Partida gehiago
Ez da hura izango Zumaiako frontoi luzean jokatuko duten partida bakarra. Ostegunean, 21:10ean, paleta larruzko partida jokatuko dute Joel Martinek eta Telmo Carballok Errenteriako EPLE elkarteko bikotearen aurka. Ostiralean, 19:15ean hasita, kimuen B mailako bi zesta punta partida jokatuko dituzte Zumaiako eta Mutrikuko Danok Bat elkarteko puntistek. Eguna bukatzeko, nagusien bigarren mailako partida izango dute jokoan Zumaiako Jokin Beristainek eta Julen Beristainek Azkia 2ren aurka, paleta gomaz.
Amaitzeko, igandean, martxoaren 1ean, eskuzko bi partida izango dira jokoan. Kimuen bigarren mailan, Zumaia 1-ek Bergara 4 izango du aurkari, eta infantilen bigarren mailan, Zumaiak Arrasate 1.