Zumaiako Udaleko hautetsiek otsaileko ohiko bilkura egingo dute bihar, 18:00etan, udaletxean. Saharar herriaren determinazio askerako eskubideari buruzko mozioa, eta Martxoaren 8ari lotutako udal adierazpena izango dituzte hizpide biharko saioan.
Horrez gain, aurreko saioetako aktak onartuko dituzte udal hautetsiek, eta udal kudeaketarekin lotutako hainbat gai aztertuko dituzte.