'Weapons' beldurrezko pelikula emango dute gaur zineforumean

Maddi Txintxurreta

Haur bat salbu, ikasgela bateko gainontzeko ikasleen desagertzea da Ostarrena zine klub taldeak aste honetako zineforumean emateko aukeratu duen Weapons pelikularen abiapuntua. 19:00etan hasiko da emanaldia, Aita Marin.

Komunitate txiki batean, ikasgela bateko ikasle guztiak desagertu dira, bat salbu, eta irakasleak, poliziak nahiz gurasoak haurrak bilatuko dituzte, bakoitzak bere bidetik. Horixe da Ostarrena zine klub taldeak gaurko zineforum saiorako aukeratu duen Weapons beldurrezko pelikularen abiapuntua. Zack Creggerrek zuzendutako filma 19:00etan emango dute Aita Mari aretoan, eta sarrerak aretoko leihatilan izango dira salgai. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide