'Nor naizen baneki' antzezlana izango da ikusgai ostiralean Aita Marin

Juan Luis Romatet 2026ko otsailaren 25a

Artedramak eta Axut! antzerki konpainiek sortutako antzezlana aurkeztuko dute etzi, ostiralean, 20:00etatik aurrera, Aita Mari aretoan. Sarrerak aurrez salgai daude Internet bidez. 

Harkaitz Cano eta Ximun Fuchs-ek nortasunaren bilaketari buruz idatzitako antzezlana ikusteko aukera izango da bi egun barru Zumaiako Aita Mari aretoan. 20:00etan hasita, Artedrama eta Axut! konpainiek ondutako Nor naizen baneki antzezlana taularatuko dute Zumaiako aretoan. Ximun Fuchs-ek zuzendutako lana, Ramon Agirre, Garoa Bugallo, Maialen Diaz, Aline Etxeberri, Manex Fuchs, Idoia Tapia eta Oier Zuñiga ditu aktore lanetan.

Emanaldirako sarrerak aurrez salgai daude Internet bidez sarrerakzumaia.eus webgunean, 8,50 euroan; 6 euroan gazte txartelarekin. 

Sinopsia

Nor naizen baneki… Zuk badakizu? Jakin nahi zenuke? Bada jakin ondoren damutu denik? Angelu guztietatik nahi zenuke zeure burua ikusi, ala behar da angelu itsu bat? Ezagutu daiteke norbere burua isolatuki, norbere ingurunea ezagutu gabe? Nola jakin, zinez, zarena zarela? Gurasoen ispiluan? Seme-alabenean? Aztarnei esker? Nola jakin nor zaren, ingurune aldakor batean etengabe aldatzen dena bazara? Ez ote da antzerkia barne indusketarako tresnarik onena?

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide