Eguneroko erabilerak bidezidorra sortzea erakarri zuen. Estazio auzoko bizilagun asko saihesbidearen azpiko belarditik igarotzen ziren herrigunera, Santiagora edo Alaira joateko. Denborarekin, bidezidor txiki bat sortu zuten bertan. Horren jakitun, udalak lanak hasi ditu bidezidorraren gainean oinezkoentzako pasabidea egiteko. Bide horrek saihesbide azpiko tunela eta Estazioko behealdea lotuko ditu.