Zumaiako Beheko Plaza erretiratu eta pentsiodunen elkarteak apirilerako antolatu duen bidaia baten berri eman du. Zehazki, Cadiz (Andaluzia, Espainia) bisitatzeko aukera izango dute elkarteko bazkideek apirilaren 25etik maiatzaren 1era.
Antolatzaileek azaldu dutenez, irteeraren egunean autobusez joango dira Zaragozara, eta handik trena hartuko dute Sevillara. Han bazkaldu eta buelta bate eman ostean, Chipionara joango dira, Best Costa Ballena lau izarreko hotelera. Bidaian zehar, besteak beste, Cadiz, Jerez de la Frontera, Puerto de Santa Maria eta Sanlucar de Barrameda ezagutuko dituzte.
Interesa dutenek dagoeneko izena eman dezakete, 11:00etatik 12:00etara bitarte, Hogarreko bulegoan. Bidaiaren inguruko xehetasunak jubilatuen etxeko iragarki oholean aurki daitezke.