Helduentzako eta haurrentzako film bana emango dute asteburu honetan Zumaiako Aita Mari zinema aretoan. Gaurtik astelehenera bitartean Sorry, baby filma emango dute, eta igande arratsaldean Baba Yaga eta sorginkerien liburua animaziozko pelikula.
Eva Victorrek zuzendutako Sorry, baby pelikulak drama eta umorea nahasten ditu. Emakume gazte batek munduarekin duen harremana sakonki aldaraziko du esperientzia gogor batek, eta haren zaurgarritasunak nahiz kemenak ezaugarritzen dute kontakizuna.
Filma gaurtik astelehenera bitartean emango dute, 19:30ean, eta sarrerak aurrez eros daitezke sarrerakzumaia.eus webgunean.
Igande arratsaldean ere zinema saioa izango da Aita Marin. 17:00etan hasita, Baba Yaga eta sorginkerien liburua animaziozko filma emango dute. Sarrerak hemen erosi ahal izango dira aldez aurretik.