Astelehenean irekiko dute Komentuko martxoko bisita gidatuetarako izen-ematea

Maddi Txintxurreta 2026ko otsailaren 28a

Komentuko bisita gidatu bateko irudia. (Juan Luis Romatet)

Alde zaharreko eraikinean egindako eraberritzea ezagutzeko hitzordu gehiago antolatu ditu udalak martxorako.

Pasa den udazkenean zabaldu zutenetik, hilero egin dituzte Komentu eraberritua ezagutzeko bisita gidatuak, eta martxorako beste bisita sorta bat antolatu du Zumaiako Udalak, zehazki, hilaren 6an, 13an, 20an eta 27an. Martxoaren 20koa salbu, euskaraz izango dira gainontzeko bisita guztiak.

Martxoko bisitetarako izen ematea hilaren 2an zabalduko dute, astelehenean, 09:30etik aurrera, eta martxokoak. Herritarrek Alondegia kultur etxean eman beharko dute izena (943-86 1056/alondegia@zumaia.eus). Gonbidapenak doan izango dira, eta pertsonako bi gonbidapen gorde ahal izango dira, bisitak talde mugatuetan egingo dituztelako. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide