Igandean egingo dute Zumaiako zikloturistek urteko lehen irteera

Juan Luis Romatet

Zumaiako zikloturista taldea, irteera batean. (Utzitakoa)

Martxoan hasi eta irailaren amaierara arteko irteeren egutegia prestatu dute Zumaiako zikloturistek. Hasteko, igande honetan Zumaia-Urrestilla-Aratz erreka-Zumaia irteera egingo dute. 

Udaberria hurreratzearekin batera ekingo diete Zumaiako zikloturistek urteko irteerei. Irailaren amaierara arte igandero aterako dira txirrindularitzazaleak errepidera. 

Hasteko, igande honetan bertan egingo dute urteko lehen irteera. Zumaiatik abiatu eta Urrestillara joango dira, Aratz errekatik barrena Zumaiara itzultzeko. 45 kilometroko bidea egingo dute, giharrak lantzeko aproposak izango direnak. Taldea goizeko 9:00etan aterako da Zumaiatik.

Honako irteerek osatuko dute aurtengo egutegia:

Zozketako irabazlea

Zumaiako zikloturistek zozketa egin dute aurten ere. Parte hartzeko, iazko denboraldian hamar irteera egin behar zituzten gutxienez. Saria bi lagunentzako asteburuko egonaldia izan da, eta zozketaren irabazlea Oskar Bernal izan da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide