Finaletik kanpo geratu dira Zumaiako jubenilak Euskadiko zesta punta txapelketan

Juan Luis Romatet 2026ko otsailaren 27a

Mikel Silveti eta Marlon Watkins, ezkerrean, atzoko partidaren atarian. (Utzitakoa)

30-21 emaitzarekin galdu zuten Marlon Watkinsek eta Mikel Silvetik Berriatuako bikotearen aurka. Bihar helburu hori lortzen saiatuko dira Cosme Agirre eta Unai Uranga, Zumaian jokatuko duten partidan. 

Jubenil mailako Euskadiko zesta punta txapelketako finalerdia jokatu zuten atzo Zumaiako kirol elkarteko Marlon Watkinsek eta Mikel Silvetik Berriatuako bikotearen aurka. Bizkaiko herriko frontoian jokatu zuten partidan 30 eta 21 emaitzarekin galdu zuten zumaiarrek eta, ondorioz, finaletik. kanpo geratu ziren.

Bihar eguerdian nagusien ohorezko mailako puntisten txanda izango da. Euskadiko txapelketako finalera sailkatzeko partida jokatuko dute Cosme Agirrek eta Unai Urangak. Noain elkarte nafarreko bikotea izango dute aurrez aurre, eguerdiko 12:00etan Aitzuri pilotalekuan jokatuko duten partidan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide