Zumaiako batelek orain arteko dinamikari eutsi diote gaurko jardunaldian

Aritz Mutiozabal

Zarautz Arraun Elkarteak antolatuta jokatu dituzte zortzigarren jardunaldiko estropadak gaur eguerdian, Oria ibaian. 

Oria ibaian jokatu dute gaur Gipuzkoako Batel Ligako zortzigarren jardunaldia, Zarautz Arraun Elkarteak (ZAE) antolatuta. Zumaiako Telmo Deun arraun elkarteak bost ontzi uretaratu ditu, eta oro har, orain arteko dinamikari zein emaitzei eutsi diete.

Infantil nesketan seigarrena izan da Zumaia. Promesa nesketan, A ontzia seigarren sailkatu da eta B ontzia hamargarren. Jubenil mutiletan, berriz, Zumaia A bosgarrena izan da eta Zarautz B, berriz, bederatzigarrena. 

(Argazkiak: Onintza Lete Arrieta)

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide