Elena Iruretak eta Kandido Urangak ez dute Goya saririk eskuratu

Ihintza Elustondo 2026ko martxoaren 1a

Elena Irureta eta Kandido Uranga, 'Sorda' eta 'Maspalomas' filmetan. (Contracorriente Films - Feroz sariak)

Espainiako Zinema Akademiak Goya sariak banatu ditu Bartzelonan. Elena Irureta taldeko emakumezko aktore onenaren sarirako hautagaia zen, Sorda filmean egindako lanagatik, eta Kandido Uranga, berriz, taldeko gizonezko aktore onenaren sarirako hautagaia, Maspalomas-en egindako lana tarteko. Ez dute saririk lortu. 

Espainiako Zinema Akademiak Goya sariak banatu zituen atzo, larunbata, Bartzelonan egindako ekitaldian. Euskal Herriko ordezkaritza zabala izan zen han, eta horien artean, saria jasotzeko hautagaien artean zeuden bi zumaiar: Elena Irureta eta Kandido Uranga, hain zuzen ere. Garaikur preziatua eskuratu gabe itzuli dira biak etxera. 

Elena Irureta taldeko emakumezko aktore onenaren sarirako hautagaia zen, Sorda filmean egindako lanagatik, baina sail horretako Goya saria Nagore Aranburu azpeitiarrak erdietsi du, Los domingos filmean egindako lanagatik.

Kandido Uranga, berriz, taldeko gizonezko aktore onenaren saria eskuratzeko hautagaietako bat zen Maspalomas filmean egindako lanagatik, baina arlo horretako Goya saria Alvaro Cervantesek eskuratu du, Sorda filmean egindako lanagatik. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide