Finalerako txartela eskuratu dute Agirrek eta Urangak

Juan Luis Romatet 2026ko martxoaren 2a

Uranga eta Agirre, eskuinean, larunbateko partida hasi aurretik. (Utzitakoa)

Larunbat eguerdian jokatu zuten Euskadiko txapelketako finalera sailkatzeko partida, Aitzuri frontoian. Zumaiarrek hiru joko behar izan zituzten Noaingo puntistei irabazteko.

Euskadiko zesta punta txapelketako finalera sailkatu dira Cosme Agirre eta Unai Uranga Zumaiako puntistak. Herenegun jokatu zuten finalerako txartela eskuratzeko partida, eguerdi partean, etxean, Aitzuri pilotalekuan, eta aurkariak Noaingo (Nafarroa) puntistak izan zituzten.

Agirrek eta Urangak irabazi zuten lehen jokoa, 15 eta 9 emaitzarekin. Bigarrenean, ordea, nafarrak izan ziren irabazleak, 13 eta 15 emaitzarekin. Berdinketa hausteko jokoa jokatu behar izan zuten, eta han zumaiarrak 10 eta 5 emaitzarekin nagusitu ziren, ondorioz, finalerako txartela eskuratuz. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide