Bi garaipen garrantzitsu erdietsi dituzte Kbiko xake taldeek

Juan Luis Romatet 2026ko martxoaren 2a

Kbi A taldeko jokalariak, artxiboko irudian. (Kbi)

Euskal eta Gipuzkoako ligak lehiatzen ari diren taldeek garaipenak lortu dituzte pasa den larunbatean jokatutako jardunaldietan.

Kbi Zumaiako xake klubeko bi taldeek garaipenak lortu dituzte pasa den larunbatean jokatutako jardunaldietan. 

Euskal Liga lehiatzen ari den A taldeak Egidazu klubeko jokalariak hartu zituen zapatuan Hogarrean jokatutako hitzorduan, baita garaipena lortu ere 3,5-0,5 emaitzarekin. Zumaiarren aldetik Oier Sarasketak, Juan David Becerrak, Paulo Alberdik eta Aimar Alvarezek jokatu zuten. Sailkapenean hirugarren da Kbi A taldea, 14 punturekin.

Kbi B taldeak, bere aldetik, beste garaipen bat lortu zuen, Gipuzkoako Ligako bigarren mailan, eta mailaz igotzeko borrokan jarraitzen du. Olan Arkitektura taldea hartu zuen larunbatean, Hogarrean baita ere, eta 3-1 emaitzarekin nagusitu ziren. Fermin Lauroba, Julio Hernan Andrade, Miguel Angel Aguado eta Miguel Manterola aritu ziren jardunaldi horretan Kbiren bigarren taldearekin. Sailkapenean bigarren dira zumaiarrak, hirugarren den Astigarraga B-rekin 9,5 puntutara berdinduta. Gros I da liderra, 11 punturekin. Datorren asteburuan Billabona C-ren aurka arituko dira. 

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide