Euskal Pilota Egokituko zirkuitua abiatu dute aurten, pilota egokituari garrantzia eman asmoz. Orain arte Gipuzkoan bakarrik jokatzen zituzten pilota egokituko txapelketak, eta aurten Araban eta Bizkaian ere antolatuko dituzte.
Zirkuitua osatuko duten hiru irekietatik lehena jokatu dute jada, Bizkaiko Irekia, hain zuzen ere. Otsailaren 22an jokatu zituzten proba horretako finalerdiak Mallabian (Bizkaia), eta astebete beranduago, atzo bertan, finalak Basaurin. Bertan, Leire Esnal zumaiarrak beste txapel bat jantzi du, adimen urritasuna dutenen kategorian.
Erik Gaton donostiarrarekin osatu du Esnalek bikotea. Finala nagusitasunarekin irabazi zuten, 22 eta 11 emaitzarekin irabazi baitzieten Daniel Calviño eta Jurdan Arakistaini. Aipagarria da Arakistain zestoarra ere Zumaiako Kirol Elkarteko pilotaria dela. Beraz, txapelduna eta txapeldunordea Zumaiako klubekoak izan dira Bizkaiko hitzorduan.