Zumaiako Emakumeon Etxekoa izan da bigarren talde handiena aurtengo Lilatoian

Juan Luis Romatet 2026ko martxoaren 2a

Lilatoia korritu zuten atzo Donostian, eta aurreko aldietan gertatu bezala, Emakumeon Etxeko aterpean egin zuten korrika saioa Zumaiako emakumeek. Hala, bigarren talde handienaren garaikurra jaso zuten. 

Kirolak eta aldarriak, aldarriak eta kirolak bat egin zuten atzo goizean Donostiako kaleetan. Eguraldia lagun zutela korritu zuten igandean Lilatoiaren 34. aldia, eta Euskal Herri osotik bertaratutako milaka emakumek bete zituzten hiribiruko kaleak. 

Azken urteotan egin bezala, Zumaiako emakume andana joan zen atzo ere Donostiara korrika saioan parte hartzera. Aurten ere Zumaiako Emakumeon Etxearen aterpean egin zuten saltaka saioa, taldean. Eta aurreko edizio batzuetan gertatu den bezala, talde jendetsuenetako izan zen atzokoan ere Zumaiatik joandakoa. Hala, bigarren talde handienaren saria jaso zuen Emakumeon Etxeak.

Argazkiak: Zumaiako Emakumeon Etxea.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide