Labarretan harrapatutako pertsona bat atera dute helikopteroz

Juan Luis Romatet

Arratsaldeko lehen orduetan izan da gertaera. Itsasgorarekin Itzuruntxikin harrapatuta geratu den pertsona atera behar izan dute larrialdi zerbitzuek. 

Itsasgorarekin Talaimendi azpian harrapatuta geratu den pertsona bat atera behar izan dute larrialdi zerbitzuek, arratsaldeko lehen orduetan. Mareak gora egin duenean, Itzuruntxiki inguruan ez aurrera ez atzera geratu da pertsona bat.

Larrialdi zerbitzuei deituta, lehenbizi ertzainak agertu dira Itzurunera, eta handik gutxira helikopteroa gerturatu da. Haren bidez atera dute pertsona hura arroketatik, eta Hondargaineko biribilgune parera eraman dute. Han hartu du lurra helikopteroak. 

Bideoa: Gonzalo Torre.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide