Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan ekintza sorta prestatu du Urola Kostako Itaiak. Zumaian eta Zarautzen gauzatuko dituzte larunbatean. Igandean, berriz, eskualde mailako mobilizazioa egingo dute Zarautzen.
Larunbatean, hilaren 7an, goizez izango dituzte jarduerak Zumaian, Aita Mari auzuneko Etxape zentro sozialistan. 11:00etan, autodefentsa tailerra izango dute lehendabizi, eta tertulia ondoren, M8 borroka eguna gaiaren inguruan.
Arratsaldean 18:00etan hasita, antzerki saioa izango da Merkatu plazako 1. solairuan, Antzerki kolektiboaren eskutik. Zer egingo duzu orain? izeneko lana aurkeztuko dute ordu horretan.
Igandean, berriz, Zarautzen egingo dute kostalde mailako M8ko mobilizazioa. Lege Zaharren Enparantzan izango da, 12:00etatik aurrera.