Trafiko istripuak prebenitzea helburu duen programak geldialdia egin du Aita Marin

Juan Luis Romatet

216 gaztek jarraitu zuten zuzenean, otsailaren 4an Aita Mari aretoan egindako Don't be dummy bide heziketa programako saioa. 

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abiatutako Don't be dummy bide heziketa programak geldialdia egin zuen duela hilabete, otsailaren 4an, Zumaian. Aita Mari aretoan egin zuten saioa, eta herriko 214 gaztek jarraitu zuten emanaldia zuzenean. Ekitaldiok trafiko-istripuak prebenitzeko helburua daukate eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikastetxeetako gazteei zuzenduta daude.

Zumaian egindako saioan Iban Barba Zumaiako udaltzainburuaren, Getarian izandako istripu batean hanka galdu zuen Ibon Oregiren, eta suhiltzaile baten hitzak entzun zituzten Aita Marira gerturatutako gazteek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide