Ekitaldi sorta prestatu dute Etxape zentro sozialistan martxorako

Juan Luis Romatet 2026ko martxoaren 4a

Etxape zentro sozialistan egindako ekitaldi baten artxiboko irudia. (Mireia Galarza Bastida)

Autodefentsa tailerrak, mahai ingurua edota Erantzun borroka taldearen entrenamenduak izango dituzte hilean zehar. 

Urola Kostako Kontseilu Sozialistak iragarri berri du martxoan zehar Zumaiako Etxape zentro sozialistak egingo dituzten ekintzen egitaraua. Besteak beste, M8aren harira Itaiak antolatutako autodefentsa tailerra eta tertulia, martxoaren 17ko greba orokorraren inguruko asanblada, edo euskara eta klasea hizpide izango dituen mahai ingurua izango dituzte Aita Mari auzuneko lokalean.

Egitaraua

  • Martxoak 6,18:00etan, zentroan margotze eta garbitze lanak.
  • Martxoak 7, 11:00etan, autodefentsa tailerra eta tertulia, Itaiak antolatuta.
  • Martxoak 12, 19:00etan, M17 greba orokorra prestatzeko asanblada.
  • Martxoak 24, 18:30ean, mahai ingurua: Euskara, jatorria eta klasea eskolan eta eskolaz kanpoko jardueretan.
  • Martxoak 26, 24. Korrika.

Horiez gain, Erantzun borroka taldeak boxeo eta kickboxing entrenamenduak egingo dituela ere gaineratu dute. Saio horiek asteazkenetan 19:00etan, eta larunbatetan 10:30ean egingo dituzte.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide