'Tres adioses' eta 'Frankie y los monstruos' filmak emango dituzte Aita Marin

Maddi Txintxurreta

Bi film emango dituzte gaurtik astelehenera bitartean Aita Mari aretoan, helduentzat eta haurrentzat bana. Sarrerak aurrez eros daitezke sarrerakzumaia.eus webgunean.

Helduentzako eta haurrentzako film bana emango dute asteburu honetan Zumaiako Aita Mari zinema aretoan. Gaurtik astelehenera bitartean Tres adioses pelikula emango dute, eta igande arratsaldean Frankie y los monstruos animaziozko filma.

Isabel Coixet kataluniarrak zuzendutako Tres adioses pelikulak drama eta maitasuna nahasten ditu. Marta (Alba Rohrwacher) eta Antonio (Elio Germano) banatu egiten dira. Sukaldaria da Antonio, eta sukaldean pasatuko du banaketaren dolua. Hala ere, tristura gainditzen dituen sintomak izango ditu, eta ohartuko da ez dutela banaketarekin zerikusirik. Osasun arazo bat duela ohartzen denean, dena aldatuko da: beldurrik gabe bizitzeko gogoak piztuko zaizkio. 

Filma gaurtik astelehenera bitartean emango dute, 19:30ean, eta sarrerak aurrez eros daitezke sarrerakzumaia.eus webgunean.

Bihar arratsaldean ere zinema saioa izango da Aita Marin. 17:00etan hasita, Frankie y los monstruos animaziozko filma emango dute. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide