Jon Urutxurtu Bengoetxeak idatzitako Manuel de Ynchausti eta Lurdesko Euzko Haur-etxea kolonia (Jatsu, 1937-1939). 34 euskal gerrako haurren babes-etxea liburua aurkeztuko zuten atzo arratsaldean Alondegiko Oxford aretoan. Horri esker, Lapurdiko Jatsu herriko koloniaren historia ezagutzeko aukera izan zuten aurkezpenera bertaratu ziren zumaiarrek.
1936ko Gerra hasiko eta gutxira jazotako gertaera bat kontatzen du Urutxurtuk historia liburu horretan. 1937. urtean kolonia edo haur-etxe bat antolatu zuen Manuel Ynchaustik Lapurdiko Jatsu herrian, eta bertan, bi urtez, gerratik erbesteratutako 34 ume hartu zituzten. Horietatik hiru Zumaiakoak ziren: Edurne eta Iñaki Egino, eta Josu Arrizabalaga.
Umeak zaintzeaz gain, haur haien osasunaz eta heziketaz arduratzen ziren, baina euskal kultura transmititzeaz ere. Liburuak kolonia haren historia kontatzen du, eta haren sustatzaile izan zen Ynchustiren berri ematen du.