Bihar arratsaldean jokatuko dute Zumaiako 41. Herri Lasterketa. 15:30ean hasita adin txikikoen txanda izango da. Lasterketa nagusiak, ordea, 10 kilometrokoa zein 5,6 kilometrokoa, 17:00etan aterako dira.
Korrikalarien joan-etorria dela eta, herri barruko trafikoan aldaketa batzuk izango dira. Hala, herritik ateratzeko edo sartzeko ezingo dute autoek Axular ibiltokia erabili. Jadarre, Bonbillobekoa, Bonbillogoikoa, Bidabe azpia eta Bidezarreta kaleko bizilagunek, ordea, Axularretik irteteko aukera izango dute Patxita Etxezarreta aldera.