Nagusien kategoriako ohorezko mailako Euskadiko zesta punta txapelketako finala jokatu zuten atzo Berriatuako (Bizkaia) pilotalekuan. Txapelketako azken partidan, Berriatuako eta Zumaiako puntistak neurtu ziren.
Cosme Agirre eta Unai Uranga aritu ziren Zumaiaren izenean. Partida bi jokotan erabaki zen bizkaitarren alde. Lehen jokoa 15 eta 13 emaitzarekin irabazi zuten, eta 15 eta 11 emaitzarekin bigarrena. Partidaren amaieran Cosme Agirre lesionatu egin zen, eta Gonzalo anaiak hartu zuen bere lekua.