Arrazakeriaren aurkako protokoloa aktibatu zuten larunbatean Zumaiakoren partida batean

Juan Luis Romatet 2026ko martxoaren 8a

Aita Mari futbol zelaia.

Larunbatean jokatutako jubenil mailako partida batean irain arrazistak jaso zituen Zumaiako Futbol Taldeko jokalari batek. 

Arrazakeriaren aurkako protokoloa aktibatu behar izan zuten larunbat arratsaldean Aita Mari futbol zelaian. Jubenilen Gorengoen mailako partida jokatu zuten zapatuan Zumaiako Futbol Taldeak eta UDA Aretxabaletak, eta Zumaiako klubak sare sozialen bidez informatu duenez, partidaren amaieran irain arrazista bat jaso zuen Zumaiako jokalari batek Aretxabaletako baten ahotik. 

Epaileari horren berri emanda, hark arrazakeriaren aurkako protokoloa aktibatu zuen, eta protokolo horri jarraituz, Ertzaintza bertaratu zen futbol zelaira. 

Sare sozialetara igotako oharrean Zumaiako Futbol Taldeak dio ez duela halako jokabiderik onartuko eta irain arrazistak jaso zituen jokalariaren beharretara jarri zen.

Partida 1 eta 2 emaitzarekin irabazi zuen Aretxabaletak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide