Pozik egoteko arrazoiak dituzte Zumaia Cuban Boxing klubeko boxeolariek. Pasa den larunbatean Arrasaten (Gipuzkoa) jokatutako boxeo jaialdian hartu zuten parte, eta bi garaipenekin itzuli ziren Debagoienako herritik Zumaiara.
Iñaki Lopek, 70 kiloko kategorian, puntuetara lortu zuen garaipena. Aurkariak ez zizkion gauzak erraz jarri, baina kolpe garbiagoak eman zituen, eta hori epaileek jakin zuten baloratzen.
Mikel Olaskoaga, bere aldetik, 72.5 kiloko kategorian borrokatu zen. Zumaiakoa nagusi izan zen borrokaldian zehar, eta bigarren zein hirugarren roundean borrokaldia geratu zuten epaileek, kontaketak egiteko. Amaieran, garaipena lortu zuen Olaskoagak.
Xare Duran ere lehiatzekoa zen zapatuan Arrasaten, baina ez zen ringera igo, aurkaria ondo sentitzen ez zelako.
Hurrengo hitzordua datorren igandean izango dute, Errenterian (Gipuzkoa). Gipuzkoako txapelketarako finalerdiak izango dira jokoan. Zumaiako klubaren partetik, Jesus Magnevyk eta Iñaki Lopez hartuko dute parte.