'Gregoria' bakarrizketarekin izango da Beatriz Egizabal, gaur Emakumeon Etxean

Juan Luis Romatet 2026ko martxoaren 10a

Beatriz Egizabal, iaz Basadin egindako saioan. (Juan Luis Romatet)

Bere bizitzan feminismoak izan duen eraginaz jardungo du Egizabalek, 18:30etik aurrera Zumaiako Emakumeon Etxean.

"Feminista jaio edo egin egiten da?" galderari erantzuna ematen saiatuko da Beatriz Egizabal Gregoria izeneko bakarrizketarekin. Saioa gaur izango da, 18:30ean, Zumaiako Emakumeon Etxean. 

Aurrez egindako galdera horri erantzun bat emateaz gain, feminismoak bere bizitzan izan duen eraginaz ere jardungo du gaurko emanaldian, "pasadizo desberdinez ikerketa eginez". 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide