Palestinari elkartasuna adierazteko jaialdia egingo dute martxoaren 21ean, Durangoko (Bizkaia) Landako gunean. Anari, Belako, Ke Lepo edo Eire zumaiarrek joko dute, besteak beste, jaialdi horretan. Bertarako sarrerak salgai daude Zumaian Nikol tabernan, 15 edo 25 euroan, norberak Palestinaren aldeko erresistentziari eman nahi dion laguntzaren arabera. Sarrerak online erosteko aukera ere badago, hemen.
Durangotik itzultzeko autobusa antolatu du Zumaian sortu duten Gazteok piztu mugimenduak. Aipatu autobusa gaueko 03:00etan aterako da Durangotik. Txartelen prezioa 10 eurokoa da, eta Nikol tabernan daude salgai horiek ere. Instagrameko @gazteok_piztu kontura mezu bat bidalita ere gorde ahal izango dira autobuseko txartelak.
Gazteok piztu Gaztetxearen bueltan antolatu duten mugimendua da, eta beraien esanetan, helburua gazteentzat aisialdirako ekintzak antolatzea izango du. Duela hilabete egin zuten publiko mugimendu berria, TOC, Aramu eta SAD taldeek Gaztetxean eman zuten kontzertuarekin.