Euskal preso, iheslari eta deportatuen aldeko herri bazkaria egingo dute apirilaren 18an, santelmoetako repetizioetako larunbatean, txosnagunean. Lehenbizi, argazkia aterako dute Arranplan, 14:00etan, eta haren ondoren eseriko dira mahaiaren bueltan.
Ez dugu izaterik aske haiek gabe... Independentzia! lelopean egingo dute bazkaria, eta preso, zein iheslari eta deportatuentzako behin betiko konponbidea aldarrikatuko dutela eman dute jakitera antolatzaileek. "Baina, etxean behar ditugula aldarrikatzearekin batera, erdigunean jarriko dugu desio dugun aske eta berdinen Euskal Errepublika, eta haranzko bidea haiekin egin nahi dugula aldarrikatuko dugu. Gurekin behar ditugula eguneroko txinaurri lan horretan. Horregatik ezaugarritu dugu modu horretan aurtengo bazkaria", azaldu dute.
Herri bazkarirako txartelak dagoeneko salgai daude Inpernupen, 17 euroan. Ikasle, langabetu eta langile prekarioen kasuan, prezioa 12 euro izango da.