Nokono abeslariak kontzertua emango du gaur Inpernupen

Juan Luis Romatet

Nokono.

Erribera kaleko taberna horren pintxo potea girotuko du abeslari donostiarrak, 20:00etatik aurrera. 

Osteguna da gaur, eta herriko taberna batzuetan pintxo potea egingo dute. Taberna horietako bat izango da Erribera kaleko Inpernupe, eta aurreko batzuetan egin bezala, gaur ere musikarekin girotuko du arratsa. Izan ere, 20:00etatik aurrera, Nokono abeslari donostiarraren kontzertua entzun ahal izango dute bertan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide