'Hamnet' filma emango dute gaur zineforum saioan

Juan Luis Romatet

Chloé Zhao zinemagile txinatarraren filma zortzi Oscar saritarako hautagaia da. Emanaldia 19:00etan hasiko da Aita Mari aretoan, eta sarrerak leihatilan izango dira salgai.

Zortzi Oscar saritarako hautagaia den Hamnet filma emango du gaur Ostarrena zine klubak zineforum saioan. Emanaldia jatorrizko bertsioan emango dute, gaztelerazko azpitituluekin, eta 19:00etan hasiko da Aita Mari zinema aretoan. Sarrerak aretoko leihatilan egongo dira salgai.

Nomadland filmarekin Oscar saria irabazi zuen Chloé Zhao zinemagilearen azken lana da Hamnet, eta Jessie Buckley eta Paul Mescal ditu aktore lanetan. Maggie O'Farrellen izen bereko liburuan oinarrituta, William Shakespeareren emazte Agnes du protagonista. Sendabelarrekin aritzen zen Agnes Hathaway, jendearen gaixotasunak sendatzeko asmoz. Halako batean William Shakespeare izeneko latin irakaslea ezagutu, eta harekin ezkonduko da. Tragedia bat biziko dute familian, haurretako bat hilko denean. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide