Azterketak egin dituzte paoleko igerilekuan, etorkizunean proiektu bat gauzatzeko bertan

Juan Luis Romatet

Hondeamakina, atzo arratsaldean paoleko igerilekuan. (Gorka Zabaleta)

Hondeamakina sartu dute aste honetan barraren hasieran dagoen gunean, laginak ateratzeko. 

Etorkizun batean paoleko igerilekuan gauzatu daitekeen proiekturako aurrelanketa egiten aritu dira azken egunotan. Hala, atzo hondeamakina bat sartu zuten leku horretan, lagin batzuk atera ahal izateko. Izan ere, olatuek eramanda material ugari pilatu da gune horretan urte hauetan guztietan, eta lan horien bidez haitza zer sakoneran dagoen jakin nahi dute. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide