Aberri Egunerako autobusa jarri du Zumaiako EH Bilduk

Juan Luis Romatet 2026ko martxoaren 13a

EH Bilduk Aberri Egunean egindako manifestazioa, artxiboko irudian. (EH Bildu)

Iruñean egingo du ekitaldia EH Bilduk, eta hara joateko autobusa antolatu dute Zumaiatik.

Apirilaren 5ean ospatuko da aurten Aberri Eguna. EH Bilduk Nafarroako hiriburuan programatu ditu egun horri lotutako ekintzak. Eguerdiko 12:00etan manifestazioa egingo dute Golemetik abiatuta, eta haren amaieran, kale animazioa izango da, Basotxotik irtenda. 16:00etan, batetik, haurren gunea jarriko da martxan Burgoen plazan, eta bestetik Bele, Marte Lasarte eta Tapia eta Leturiaren kontzertuak izango dira Gazteluko plazan.

Iruñera joateko eta handik itzultzeko autobusa jarri du Zumaiako EH Bilduk. Busa 09:40an abiatuko da Patxita Etxezarreko kaletik (Kantauri plaza pareko geralekutik), eta 19:00etan itzuliko da Iruñetik. Izenak dagoeneko eman daitezke Inpernupen, Kantauri tabernan edo, online, hemen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide