'Hamnet' eta 'Goat (como cabras)' filmak emango dituzte asteburuan Aita Marin

Juan Luis Romatet

Asteburu honetan ere bi film emango dituzte Zumaiako zinema aretoan, helduentzako eta haurrentzako bana.

Bi film ikusteko aukera izango da asteburu honetan ere Zumaiako zinema aretoan. Ohi den bezala, helduentzako eta haurrentzako pelikula bana programatu dituzte. Bietarako sarrerak aurrez salgai daude sarrerakzumaia.eus webgunean.

Gaurtik astelehenera bitartean Hamnet filma emango dute Aita Marin. Aipatu pelikula ostegunean eman zuten zineforum saioan, jatorrizko bertsioan azpitituluekin. Asteburuan, baina, gaztelerara bikoiztuta emango dute. Emanaldiak 19:30ean hasiko dira.

Igande arratsaldean, berriz, 17:00etan hasita, haurrentzako saioa izango da Zumaiako zinema aretoan. Goat (como cabras) animazioko filma emango dute egun eta ordu horretan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide