Igande honetan sartuko da indarrean TAOren udaberriko sistema

Onintza Lete Arrieta

Ibilgailuak Ardantzabiden. (Guka)

Ekainaren 14ra arte iraungo du udaberriko sistemak, eta iazko bertakoen txartelak balioa izango dute ordura arte. Txartela behar duenak udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan edo egoitza elektronikoaren bidez eskatu beharko du.

Zumaiako Udalak jakinarazi du igande honetan sartuko dela indarrean TAOren udaberriko sistema. Ondorioz, asteburuetan eta jaiegunetan indarrean egongo dira bertakoen guneak. Ekainaren 14ra arte iraungo du horrek, eta iazko bertakoen TAO txartelek balio osoa izango dute.

Txartel berria behar dutenek –erroldan edo ibilgailuaren matrikulan aldaketak egin dituztelako, edota txartela lehen aldiz ateratzeko, besteak beste– udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan edo egoitza elektronikoaren bidez eskatu beharko dute txartela. 

Ikus hemen TAOren udaberriko sistemaren mapa. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide