Zabalik dago olagarro zopa lehiaketan izena emateko epea

Onintza Lete Arrieta 2026ko martxoaren 15a

Herritar bat olagarro zopa zerbitzatzen. (Juan Luis Romatet)

Beheko Plaza Zumaiako jubilatu eta pentsiodunen elkarteak antolatu du lehiaketa santelmoetarako, apirilaren 18 goizerako. 

Beheko Plaza Zumaiako jubilatu eta pentsiodunen elkarteak olagarro zopa antolatu du San Telmo jaien harira, eta parte hartzeko izen-emate epea zabalik dagoela jakinarazi du. 

Lehiaketa apirilaren 18an, larunbatarekin, egingo da goiz partean, 10:00etatik 13:00etara, eta elkarteak herriko elkarte gastronomiko guztiak gonbidatu ditu bertan parte hartzera. Gainera, herritarrak ere gonbidatu dituzte, "libre gelditzen den tokia hartzeko".

Izen Hogarrean bertan eman behar da, bulegoko ordutegian.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide